30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTAGUDA

Hasiera batean onetsirik Laborantzako herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketa

Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, erabaki du hasiera batez onestea Laborantzako herrilurrak arautzen dituen ordenantzari egin beharreko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki honen egunaren biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Sartagudan, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0602146