30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

232/2006 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Familiaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletan 2006-2007 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko arauak onesten dituena.

Ikusirik Familia Atalaren txostena, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Haur Eskoletan haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko baldintzak azaltzen dituena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Haur Eskoletan haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Ezartzea aurtengo martxoaren 1ean hasiko dela Iruñeko Haur Eskoletan eskabideak aurkezteko epea, eta martxoaren 31n amaituko, bi egunak barne.

3. Ezartzea aurtengo martxoaren 15ean hasiko dela Burlatako, Corellako eta Lizarrako Haur Eskoletan eskabideak aurkezteko epea, eta martxoaren 31n amaituko, bi egunak barne.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Familiaren Zuzendaritza Nagusiko Familia Ataleko Familia Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2006ko otsailaren 28an._Familiaren Zuzendari Nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletan 2006-2007 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdiko arauak

1. araua. Aurreinskripzioa.

Deialdi honetan kontuan hartuko dira 2004ko urtarrilaren 1etik 2006ko maiatzaren 31ra jaiotako haurren eskabideak. Tokia lortuz gero, deialdiko epetik kanpo (2006ko martoaren 1etik 31ra) jaioko diren haurren matrikula formalizatu ahal izateko, frogatu beharko da haurra 2006ko maiatzaren 31 baino lehenago jaioa dela.

Iruñean dauden haur eskoletako tokietarako eskabideak aurkezteko epe balioduna aurtengo 2006ko martxoaren 1etik 31ra bitartekoa izanen da. Burlatan, Lizarran eta Corellan dauden eskoletarako epea, berriz, aurtengo martxoaren 15etik 31ra bitartekoa izanen da.

Corellako Niño Jesús Haur Eskolan tokia eskatu nahi dutenek zentro horretan berean hartu eta aurkeztuko dituzte eskabideak, hau da, Ntra. Sra. del Villar karrikan, z.g., astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara. Telefono zenbakia 948-78-01-66 da.

Lizarrako Izarra Haur Eskolaren kasuan ere zentroan bertan hartu eta aurkeztu ahalko dira eskabideak, Cordeleros karrikan, z.g., astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 13:00etara eta, astelehenetan soilik, 15:30etik 17:30era ere. Telefono zenbakia 948-55-44-29 da.

Burlatako Egunsenti Haur Eskolaren kasuan ere bertan hartu eta aurkeztuko dira eskabideak, San Francisco karrikan, z.g. Telefono zenbakia: 948-24-04-09, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.

Iruñean, aurreinskripzioa batera eginen da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren zentroetan eta Iruñeko Udalaren menpekoetan. Inprimakia berdina izanen da, eta toki eta ordutegi beretan emanen da.

Beraz, Iruñeko Ninia Etxea, Nuestra Sra. de Roncesvalles, San Jorge, Nuestra Sra. de los Angeles eta Santa Teresa Haur Eskolen kasuna, eskabideak hartu eta aurkeztu ahalko dira "José Vila" ikastetxe publikoa zenean, Taxoare karrikako 14an, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara.

Zentroetan ere izanen dituzte eskabideak interesatuei emateko.

Prentsan iragarriko da aurreinskripziorako epea eta tokiak eta eskaintzen diren zentroak. Haur eskoletan ere ikusgai paratuko da informazio hori.

2. araua. Toki eskaintza.

307 toki eskaintzen dira, eta haien banaketa, zentro eta adinen araberakoa, hauxe da:

LORATEGIA 2004/01/01/etik - 2004/08/31ra 27 12 5 7 10 6 5 10 82

ERDIKOAK 2004/09/01/etik - 2004/12/31ra 7 5 6 7 4 2 2 9 42

IBILTARIAK 1 2005/01/01/etik - 2005/06/30era 20 10 10 5 10 4 3 22 -

IBILTARIAK 2 2005/08/01/etik - 2005/09/30era - - 3 7 - - - 6 100

TITIKOAK 2005/10/01/etik - 2006/05/31ra 7 12 13 6 14 13 12 - 77

GUZTIRA 61 39 37 32 38 25 22 47 301

Corellako Niño Jesús Eskolan 4 orduko tokiak eskainiko dira 2004ko urtarriletik abendura (lorategia eta erdikoak), ahalik eta haur gehien hartzeko. Mota horretako tokien kopurua eskabideen araberakoa izanen da, baina gutxienez ere 14 izanen dira.

3. araua. Tokiak esleitzeko prozedura.

3.1. Eskabideen balorazioa eta hurrenkera.

Eskabideak eta agiriak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zuzendari kudeatzailearen 540/2004 Ebazpenaren bidez otsailaren 5ean onetsi zen baremoaren arabera baloratuko dira. Baremo horrek kontuan hartzen ditu, lan egoeraz gain, familiaren osaketa, helbidera nahiz lantokira dagoen distantzia, familia unitatearen dirusarrerak.

Familia unitatearen dirusarrerak zein diren jakiteko, urteko per capita errentatzat hartuko da familia-unitatearen (aitaren eta amaren) dirusarrera garbi guztiak familia kideen kopuruarekin zatitzearen emaitza. Dirusarrera garbiak dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenaren zerga-oinarriaren zati orokorra.

Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean izan ezik. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

Eskatzaileak zentro, sektore edo adin-tarteen arabera multzokatuko dira, eta lortutako puntuazioaren arabera. Puntuazio berdina ateraz gero, lehentasuna emanen zaio per capita errenta tikiena duenari.

3.2. Tokien esleipena

Eskainitako tokiak, adinaren arabera banaturik, zentro bakoitzerako lortutako puntuazioari jarraikiz esleituko dira.

Deialdia egiten den herritik kanpoko eskabideei erantzuna emanen zaie herrian bertan eskatutako tokiak esleitu ondoren toki hutsik gelditzen bada.

Iruñean tokia emateko kontuan hartuko da, ezer baino lehen, eskabidean adieraziz aukeratu den zentroa.

Hala egiterik ez balego, aukeratutako zentroan tokirik ez egoteagatik, 2. aukera hartu ahalko du, baldin eta zentro horretan toki hutsik badago bertako eskabideak esleitu ondoren.

Edozein modutan, adin taldeetan eta zentro guztietan eskainitako toki guztiak betetzen direnean, eskabideak aukeratutako zentroko itxaron zerrendan sartuko dira, eta tokia lortu ahal izanen dute tokiren bat hutsik geratzen bada.

Onartuen behin-behineko zerrendak eta itxaron zerrendak maiatzaren 8an jarriko dira ikusgai, zein bere haur eskolan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan.

Erreklamazioak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da.

Onartuen behin betiko zerrendak eta gerora hutsik geratzen diren tokiak betetzeko erabiliko diren itxaron zerrendak maiatzaren 19an argitaratuko dira, behin-behineko zerrendak argitaratu diren tokietan.

3.3. Matrikula gauzatzea.

Behin betiko zerrendaren arabera onarturik dauden haurren familiek esleitutako eskolan gauzatuko dute matrikula, maiatzaren 22tik 29ra eta 9:00etatik 14:00etara.

Horretarako, kasuan kasuko eskolako zuzendariari honakoak eman beharko zaizkio:

_46 euro ordaindu izanaren frogagiria (4 ordukoetan 9 euro), ikasturteko lehen hilekoaren ordainketa partziala alegia. (Ordainketa hori haur eskoletan emanen den ordainketa-gutunaren bidez eginen da).

_Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren 2005. urteko aitorpenaren fotokopia, aitarena eta amarena.

_Ordainagiriak helbideratzeko bankuko kontuaren fotokopia.

Agiri guztiak, salbu eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, adierazitako egunerako aurkeztu beharko dira. Hala egin ezean, eskabidea eta onarpena baliorik gabe geratuko dira.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren fotokopia aurkezteko azken eguna izanen da aitorpena egiteko nahitaezko epea amaitu eta hurrengo eguna. Epea ez bada betetzen tarifa murrizketarik gabe aplikatuko da.

Behin tokiak onartu eta toki hutsak itxaron zerrendatako haurrekin beterik, tokia esleitzeko ebazpena eginen da.

4. araua. Integrazio programa.

Hezkuntza behar bereziak dituzten haurrak integrazio programa berariazkoan sartuko dira.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko haur eskoletako barne antolamenduko zentro eta haur talde guztietan eman ahal zaie arreta hezkuntza behar bereziak dituzten haurrei.

Eskaera eta haren banaketa udalen haur eskolekin koordinaturik eginen da.

Haur horien matrikulan ez du eraginik izanen tokien eskaintza orokorrak, eta matrikulak ez ditu zentroetako ratio orokorrak baldintzatuko, haietaz arduratzeko hezitzaile talde bat badelako.

Haren antolamendua eskabideak jaso ondoren ezarriko da.

5. araua. Oinarrizko gizarte zerbitzuentzako toki erreserba.

Zentro guztietan gordetzen dira tokiak arazo sozialak dituzten familietako haurrentzat. Toki horiek 2006-2007 ikasturtean zehar joanen dira betetzen, udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuek proposaturik.

Iragarkiaren kodea: F0603576