30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EUGI

Hasiera batez onetsirik aurrekontu orokorra lotespen juridikoko oinarriekin batera eta 2006ko plantilla organikoa

Eugiko (Esteribar) Kontzejuko Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 13an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen aurrekontu orokorra lotespen juridikoko oinarriekin batera eta 2006ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betez, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa jendaurrera aterako dira, hala egon daitezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesa dutenek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Eugin, 2006ko otsailaren 6an._Kontzejuko burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.

Iragarkiaren kodea: L0602430