30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LIZARRA

Aurrekontuak hasiera batean onetsirik

Lizarrako Udalak, 2006ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontua eta 2006ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2006ko otsailaren 22an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0603278