30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITZALTZU

2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

Itzaltzuko Udalak, 2006ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe hori erreklamaziorik jaso gabe amaitzen bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2006ko otsailaren 20an._Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0603155