30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

240/2006 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman zuen urtarrilaren 31ko 129/2006 Ebazpenean antzemandako akats materialak zuzentzeko baimena eman, Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdi guztietan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 31ko 130/2006 Ebazpenaren bidez onetsita- koetan, eskabideak aurkezteko beste epe bat ezarri eta lanpostuak kentzeko eskaerak, ebazpen horretan aurreikusiak, aurkezteko ere beste epe bat ezartzen duena. Izan ere, 129/2006 Ebazpenaren bidez, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen zonifikazioa, Departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedura, lanpostu ibiltarietako atxikipena eta Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko Hezkuntza Departamentuak 2005/2006 ikasturtean eginen dituen deialdietan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 31ko 130/2006 Ebazpenaren bidez onetsitakoetan, bete beharreko lanpostu hutsak onetsi ziren.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak eman zuen urtarrilaren 31ko 129/2006 Ebazpenean akatsak daudela oharturik, alegia, ez zirela argitaratu II-4 eranskina, "Entzumen eta Hizkuntzako Programa, destinoa eskualdean", III. eranskina, "Lanpostuak kentzeko eskaerak", eta IV. eranskina, "Lanpostu ibiltariari atxikitzeko eskaera", bidezkoa da horiek zuzentzea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraikiz.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu nahi duten maisu-maistrei kalterik ez eragiteko eta lanpostua kentzea eskatzen dutenentzat, bidezkoa da beste epe bat ezartzea lekualdatze lehiaketen deialdietan eta lanpostuak kentzea eskatzeko eskabideak aurkezteko; epe horiek hamabost eta hamar egun naturalekoak izanen dira, hurrenez hurren, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko laugarren puntuan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 31ko 129/2006 Ebazpenean atzemandako akats materialak zuzentzea, honako eranskin hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz.

_II-4 eranskina "Entzumen eta Hizkuntzako Programa, destinoa eskualdean"

_III. eranskina, "Lanpostua kentzeko eskaera".

_IV. eranskina, "Lanpostu ibiltari bati atxikitzeko eskaera".

2. Beste epe bat ezartzea eskabideak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdietan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 31ko 130/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako horietan; epea hamabost egun naturalekoa izanen da ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Lanpostuak kentzeko eskabideak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 31ko 129/2006 Ebazpenean aurreikusitakoak, aurkezteko beste epe bat ezartzea; epea hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen honen eta eranskinen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko otsailaren 22an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

II-4 ERANSKINA

Entzumen eta Hizkuntzako Programa, destinoa eskualdean

310298 ELIZONDOKO ESKUALDEA 310000001 ELIZONDOKO ESKUALDEA 31000001C

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310000002 LIZARRAKO ESKUALDEA 31000002C

310299 IRURTZUNGO ESKUALDEA 310000003 IRURTZUNGO ESKUALDEA 31000003C

310030 IRUNBERRIKO ESKUALDEA 310000004 IRUNBERRIKO ESKUALDEA 31000004C

310295 IRUÑEKO ESKUALDEA 310000005 IRUÑEKO ESKUALDEA 31000005C

310296 TAFALLAKO ESKUALDEA 310000007 TAFALLAKO ESKUALDEA 31000007C

310297 TUTERAKO ESKUALDEA 310000008 TUTERAKO ESKUALDEA 31000008C

Entzumen eta hizkuntzako eskualdeetan herri hauek daude

ELIZONDOKO ESKUALDEA:

Almandoz, Amaiur, Arantza, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Beintza-Labaien, Bera, Doneztebe, Elizondo, Eratsun, Erratzu, Etxalar, Gartzain, Igantzi, Irurita, Ituren, Legasa, Lekaroz, Lesaka, Narbarte, Oronoz, Saldias, Sunbilla, Ziga eta Urdazubi-Zugarramurdi.

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Lizarra, Villatuerta, Abartzuza, Lezaun, Oteitza, Los Arcos, Arroitz, Zudairi, Viana, Lerín, Sesma, Allo, Antzin, Deikaztelu, Mendabia, Cárcar, Lodosa, Sartaguda, San Adrián, Andosilla, Azagra, Murieta eta Jaitz.

IRURTZUNGO ESKUALDEA:

Altsasu, Arbizu, Areso, Betelu, Etxarri Aranatz, Goizueta, Irurtzun, Iturmendi, Jauntsarats, Lakuntza, Larraintzar, Leitza, Lekunberri, Olazti, Uharte Arakil eta Urdiain.

IRUNBERRIKO ESKUALDEA:

Irunberri, Zangoza, Agoitz, Garralda, Luzaide, Nabaskoze, Hiriberri Aezkoako, Erro, Aurizberri, Oibar, Urrotz, Ezkaroze, Izaba, Erronkari, Kaseda, Zare, Ledea, Eslaba, Otsagabia eta Auritz.

IRUÑEKO ESKUALDEA:

Iruña, Atarrabia, Berriozar, Zubiri, Beriain, Eugi, Burlata, Zizur, Uharte, Noain, Elo, Barañain, Antsoain, Orkoien, Mutiloa, Obanos, Gares, Añorbe, Zirauki eta Mañeru.

TAFALLAKO ESKUALDEA:

Tafalla, Erriberri, Caparroso, Zarrakaztelu, Santakara, Arrada, Figarol, Mélida, Murillo el Fruto, Funes, Villafranca, Azkoien, Martzilla, Faltzes, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Mendigorria, San Martin Unx, Uxue, Beire, Pitillas, Milagro eta Barasoain.

TUTERAKO ESKUALDEA:

Tutera, Fontellas, Fitero, Cadreita, Murchante, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo, Valtierra, Cascante, Ablitas, Buñuel, Corella, Arguedas, Cintruénigo, Castejón, Cortes y Cabanillas.

Helduen Hezkuntzako programa, destinoa ikastetxean edo eskualdean

310308 ALTSASUKO ESKUALDEA 310009091 ALTSASUKO ESKUALDEA 31009091C

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310009108 LIZARRAKO ESKUALDEA 31009108C

310116 IRUÑA 312010002 "JOSE M.ª IRIBARREN" HOHIP 31008815C

310301 ZANGOZAKO ESKUALDEA 310009121 ZANGOZAKO ESKUALDEA 31009121C

310296 TAFALLAKO ESKUALDEA 310009111 TAFALLAKO ESKUALDEA 31009111C

310270 TUTERA 312320001 HOHIP 31008827C

Helduen hezkuntzako eskualdeetan honako herri hauek daude

ALTSASUKO ESKUALDEA:

Altsasu, Arbizu, Bakaiku, Ergoiena, Uharte Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Etxarri Aranatz, Arruazu, Olazti, Urdiain, Ziordia.

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Armañanzas, Arroitz, Aiegi, Azuelo, Barbarin, El Busto, Desojo, Deikaztelu, Esprontzeda, Lizarra, Etaio, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Larragoa, Legaria, Lerín, Lezaun, Los Arcos, Lukin, Mendaza, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexua, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Sansol, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri, Zúñiga, Aguilar Kodes, Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Cabredo, Cárcar, Genevilla, La Población, Elizagorria, Lodosa, Marañón, Mendabia, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Viana.

IRUÑEKO "JOSE M.ª IRIBARREN" HOHIP:

Arre, Anue, Burlata, Erro, Eugi, Esteribar, Ezkabarte, Uharte Iruña, Olaibar, Atarrabia, Antsoain, Berriozar, Atetz, Basaburua, Berriobeiti, Eugi, Itza, Txulapain, Lantz, Odieta, Iruña, Ultzama, Aranguren, Beriain, Biurrun-Olkotz, Egues, Galar, Elortz (Noain), Ibargoiti, Elo, Tiebas-Muru Artederreta, Untziti, Arakil (Irurtzun), Ziritza, Etxarri, Etxauri, Goñi, Imotz, Itza, Larraun (Lekunberri), Ollo, Oltza, Orkoien, Bidaurreta, Adios, Añorbe, Artazu, Belaskoain, Zirauki, Zizur, Girgillao, Eneritz, Legarda, Mañeru, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar, Uterga, Zabaltza, Zizur Nagusia, Barañain.

ZANGOZAKO ESKUALDEA:

Oibar, Kaseda, Gazteluberri, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Irunberri, Petilla de Aragón, Erromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulbeiti, Esa, Abaurregaina, Abaurrepea, Agoitz, Artzi, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Erro, Espartza, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Hiriberri Aezkoa, Izaba, Itzagaondoa, Itzaltzu, Jaurrieta, Lizoain, Longida, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Orreaga, Erronkari, Sartze, Urraulgoiti, Urrotz, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze.

TAFALLAKO ESKUALDEA:

Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Martzilla; Mélida; Milagro, Murillo El Cuende, Arrada, Figarol, Murillo el Fruto, Azkoien, Santakara, Villafranca, Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Garinoain, Larraga, Leoz, Mendigorria, Miranda de Arga, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Untzue.

TUTERAKO HOHIP:

Cintruénigo, Corella, Fitero, Cadreita, Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Castejón, Cortes, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Valtierra.

Kultur gutxiengoen programa, destinoa eskualdean

310294 LIZARRAKO ESKUALDEA 310000002 LIZARRAKO ESKUALDEA 31000002C

310295 IRUÑEKO ESKUALDEA 310000005 IRUÑEKO ESKUALDEA 31000005C

310301 ZANGOZAKO ESKUALDEA 310000006 ZANGOZAKO ESKUALDEA 31000006C

310297 TUTERAKO ESKUALDEA 310000008 TUTERAKO ESKUALDEA 31000008C

Kultur gutxiengoen eskualdeetan herri hauek daude

IRUÑEKO ESKUALDEA:

Iruña, Atarrabia, Berriozar, Zubiri, Beriain, Eugi, Burlata, Zizur, Uharte, Noain, Arre, Elo, Barañain, Antsoain, Orkoien, Mutiloa, Obanos, Gares, Zirauki, Mañeru eta Irurtzun.

TUTERAKO ESKUALDEA:

Tutera, Fontellas, Fitero, Cadreita, Murchante, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo, Valtierra, Cascante, Ablitas, Buñuel, Corella, Arguedas, Cintruénigo, Castejón, Cortes eta Cabanillas.

LIZARRAKO ESKUALDEA:

Lizarra, Villatuerta, Abartzuza, Lezaun, Oteitza, Los Arcos, Arroitz, Zudairi, Viana, Lerín, Sesma, Allo, Antzin, Deikaztelu, Muniain Iguzkitza, Mendabia, Cárcar, Lodosa, Sartaguda, San Adrián, Andosilla, Azagra, Murieta eta Jaitz.

ZANGOZA ESKUALDEA:

Irunberri, Zangoza, Agoitz, Garralda, Luzaide, Nabaskoze, Hiriberri Aezkoa, Erro, Aurizberri, Oibar, Urrotz, Ezkaroze, Izaba, Erronkari, Kaseda, Zare, Esa, Ledea, Eslaba, Otsagabia eta Auritz.

Lanbide hastapeneko programa-lantegiak

310128 BURLATA 310600001 "IBAIALDE-BURLADA" BHI 31008530C

310116 IRUÑA 312010002 "SAN JUAN-DONIBANE" BHI 31009054C

Euskara helduentzat

310128 UHARTE 311220001 "EUSKALTEGI ZUBIARTE" HOHIP 31013136C

Ospitaleko Pedagogia Terapeutikoko programa

310116 IRUÑA 312010002 NAFARROAKO HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDEEN ZENTROA 31000030C

Programa probintzia mailakoa denez, destinoa zentro horretan eskuratuko duten langileak erkidego osoan arituko da, zerbitzuaren beharren arabera.

Espetxea

310116 IRUÑA 312010002 ESPETXEA 31000031C

III. ERANSKINA

Lanpostua kentzeko eskaera

Izen-deiturak:

Destinoa:

Herria:

Atxikipena eta hizkuntza:

Bere lanpostua formalki ken dadila eskatu du.

..................., ...... 2006ko ...............aren .....(e)an.

(Sinadura nahitaezkoa)

O.º E.º

IKASTETXEKO ZUZENDARIA,

IV. ERANSKINA

Lanpostu ibiltari bati atxikitzeko eskaera

Izen-deiturak:

Destinoa:

Herria:

Atxikipena eta hizkuntza:

Honako lanpostu ibiltari honi atxikitzea eskatu du:

..................., ...... 2006ko ...............aren .....(e)an.

(Sinadura nahitaezkoa)

O.º E.º

IKASTETXEKO ZUZENDARIA,

Iragarkiaren kodea: F0603631