29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

217/2006 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Horren bidez onesten da onartuen zerrenda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu 1 betetzeko hautaprobetan (Gizarte Lanean diplomaduna). Deialdia irailaren 22ko 1047/2005 Ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako errektoreak 2005eko irailaren 22an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu 1 (Gizarte Lanean diplomaduna) betetzeko hautaproben deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu 1 betetzeko hautaprobetan (Gizarte Lanean diplomaduna). Deialdia irailaren 22ko 1047/2005 Ebazpenaren bidez egin zen (N.A.O. 2005-10-14). Izangai onartuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Aurreko atalak aipatzen duen izangai baztertuen zerrenda argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan, eta horretan onartuak ez izatea justifikatzen duten zergatikoak adieraztea.

Hirugarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, zuzentzeko onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko baztertuko dituzte probak egitetik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean.

Laugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2006ko abenduaren 14an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. gela erantsian (Arrosadiko Campusa).

Bosgarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena._Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

_Epaimahai titularra:

Epaimahaiburua: Concepción Corera Oroz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari atxikia, Gizarte eta Komunitateko Harremanetarako.

Epaimahaikideak: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Belén Guillén Gil andrea, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Institutuaren Lehen Mailako Arreta Ataleko burua.

Javier Agüero González jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Santiago Alvarez Folgueras jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Osasuneko Ataleko burua.

_Epaimahai ordezkoa:

Batzordeburua: Camino Oslé Guerendiain andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Saileko zuzendaria.

Epaimahaikideak: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Inés Saenz de Pipaón y Martínez de Virgala andrea, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Ikuskapeneko teknikaria.

Mikel Etxegarai Garaikoetxea jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibategi eta Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Roberto Vallés Lanas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketa Eskalako karrerako funtzionarioa.

Zazpigarrena._Ebazpen hau epaimahaikideei bidaltzea.

Zortzigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 1047/2005 ebazpenaren bidez deitutako hautaprobetan. administrazio kudeaketako eskala (Gizarte Lanean Diplomaduna)

Deiturak eta izena: Hueda Díez, Carolina. N.A.N: 44638582 K. Baztertua izatearen zergatikoak: ez du osorik frogatu ordaintzetik salbuetsita dagoela.

Deiturak eta izena: Marqués Jalle, Eva. N.A.N.: 78743369 V. Baztertua izatearen zergaitikoak: ez du NANa aurkeztu. Ez du aurkeztu ordaintzeko gutuna.

Deiturak eta izena Nobre Silva, Vicentina Marlene. N.A.N.: 72802496 K. Baztertua izatearen zergaitikoak: Ez du osorik frogatu ordaintzetik salbuetsita dagoela.

Deiturak eta izena Uzkudun Elósegui, María Lourdes. N.A.N.: 33095918 E. Baztertua izatearen zergaitikoak: Ez du NANa aurkeztu. Ez du aurkeztu ordaintzeko gutuna.

Deiturak eta izena Villanueva Oyarzabal, José Antonio. N.A.N.: 29150412-M. Baztertua izatearen zergaitikoak: ez du NANa aurkeztu. Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

Iruñean, 2006ko otsailaren 15ean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0603130