29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

381/2006 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 2 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Epaimahai kalifikatzaileak aktak igorri ditu eta hautaketa ekitaldian lanpostu hutsik ez denez aukeratu, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Deialdia 2005eko maiatzaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 55. zenbakian.

Iruñean, 2006ko otsailaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0603126