29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

289/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ingeniari teknikoa izateko bi lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 11ko 701/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko apirilaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 51. zenbakian.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko ingeniari teknikoa izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei adjudikatzea:

_Fermín Iriarte Artajo jaunari, lanpostu huts bat (68338 plantilla zenbakia) Nafarroako Ospitalean.

_Oscar Luengo Díaz jaunari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (lanpostu zenbakia: 66323).

2. Izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Nafarroako Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendariari, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0603242