29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EGUESIBAR

Olazko (Eguesibar) San Sebastian plazarako haur jolasen hornidura eta instalazioa kontratatzea

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: Olazko (Eguesibar) San Sebastian plazarako haur jolasen hornidura eta instalazioa kontratatzea, lehiaketa bidez.

Aurrekontua: 120.000,00 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Eguesibarko Udaleko erregistroan, San Martín kaleko 26an, Eguesen, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Baldintzen plegua: Udalaren bulegoetan eta Udaleko informazioaren telefonoan (012).

Eguesen, 2006ko otsailaren 23an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0603333