I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
54/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Dolores Goya Indacoechea andrea, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
AGINDU DUT:
Lehena. _Dolores Goya Indacoechea andrea, Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
Bigarrena._Dolores Goya Indacoechea andrea plantilla organikoan 3821 zenbakia duen administrari lanpostuari (C maila) atxikitzea, zuzendaritza nagusi horretako Kanpo Ekintzarako Zerbitzuan.
Hirugarrena._Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko zuzendariari, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari.
Laugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2006eko otsailaren 15ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0603270