29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZABALTZA

Arraizako A-1 sektorearen plan partziala. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2006ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batez onestea Arraizako A-1 sektorearen plan partziala, Movicor, S.L.k sustatua eta Miguel Alvarez Ilzarbe arkitektoak prestatua; jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Hasiera batean onetsitako plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena egin dezan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arraitzan (Zabaltza), 2006eko otsailaren 6an._Alkatea, José Javier Armendáriz Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L0602249