I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
JENDAURREKO INFORMAZIOA, Cepsa Gas Licuado, S.A. enpresak administrazioari eskaturiko baimenari buruz, Antzingo herrigunean petrolio gas likuatuaren biltegia eta propano komertziala hodien bidez banatzeko sarea paratzeko.
Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:
Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A., jakinarazpenetarako helbidea: Avenida de Loira, 50-1.a, Madril (28042).
Eskariaren helburua: Administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta hornituko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Antzingo herriguneko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.
Tokia: A-3 multzoko 86.200 litro biltegiratu asmo dira, lur gaineko 3 biltontzi finkoren bidez (2, 33.600 litrokoa eta bat 19.000 litrokoa). Berezko lurrinketa duen 1. poligonoko 295. lur sailean jarriko dira. Lur sail hori udalarena da.
Ezaugarriak: gas propano komertziala banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 4.673 metro eginen dute. Haien trinkotasuna SDR 11 izanen da, ertaina beraz, UNE 53333 delakoaren arabera, 63, 40 eta 32 mm-ko diametro nominalekoa eta zein bere hartuneraino iritsiko da. Hartuneetako hodiak 20 mm-ko diametroko 942 metro luze izanen dira eta eraikin edo aurre-aldeko armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.
Sarea 130 Nm³/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Herri osoak (210 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,30 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 800 kg-koa izanen da egunean eta 160.000 kg-koa urtean.
Aurrekontua: egin asmo den instalazioaren aurrekontuak hogeita hamar mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau euro eta laurogeita hamazazpi zentimo egiten du (30.974,97 euro).
Obrak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 12 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.
Iruñean, 2006ko otsailaren 6an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: F0602172