I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
33/2006 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, administrazioaren kabuz berrikusteko prozedurari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 53. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 102.1 artikuluan ezarritakoari, hasiera ematen diona, Esteribarko arau subsidiarioak Ollokiko eta Arletako udalerrietan aldatzeari behin betiko onespena emateko presuntziozko egintza deuseza dela deklaratzeko.
Gertakariak:
1. 2003ko irailaren 17an sartu zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa puntualaren proiektua, Olloki-Arletako etxebizitza eremua garatzeko xedea duena, behin betikoz onesteko eskaera.
2. Espedientea ez zenez ebatzi aplikatzekoa den legerian aurreikusitako epean, 2004ko ekainaren 7an, Esteribarko Udalak ziurtagiri bat eskatu zuen, aldaketa proposamena isiltasun positiboz onetsirik zegoela egiaztatzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116.6) artikuluan ezarritakoaren babesean.
3. 2004ko abuzutuaren hamaseian, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoak onespenari buruzko isiltasun positiboa egiaztatzeko ziurtagiria eman zuen, baina espresuki adieraziz Esteribarko arau subsidiarioak, behin-behinekoz 2003ko abuztuaren 14an onetsiak, aldatzeko proposamena onetsitzat har zitekeela, betiere ziurtagiri horretan aipatzen ziren zehaztapenak barne zirela.
4. Sustatzaileak eta Esteribarko Udalak ez dituzte aintzat hartu ohar horiek guztiak. 2005eko urtarrilaren 14an (2005eko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) argitaratu zen Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa puntuala _Arletan eta Ollokiren zati batean_ biltzen duen arau testua, aipatutako zuzenketak egin gabe.
5. 2006ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Arletako S-1 sektorearen plan partziala, José Orueta Gaytán de Ayala jaunak sustatua, behin betikoz onesteko erabakia.
6. 2006ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Arletako S-1eko eta Ollokiko zati bateko Arletako plan partzialaren hirigintza araudia.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 62.f) artikuluan ezartzen da ordenamendu juridikoaren aurkako egintza adieraziak nahiz presuntziozkoak erabat deusezak izango direla, baldin eta egintza horiek ahalmen edo eskubideak eskuratzeko bide ematen badiete, horretarako funtsezko betekizunak ez dituztenei.
Bigarrena._Esku artean dugun kasuan, sustatzaileak eta udalak, 2004ko abuztuaren 16ko ziurtagiriaren hirugarren puntuan adierazitako hirigintza arloko gomendioei ezentzunarena egin ez ezik (haren eskumenekoa bada ere hala egitea, arrazoitu beharko luke) ez legezkotasunaren gaineko ohartarazpenak berak berriz ere aintzat hartu ez dituztenez, bidezkoa da Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa, José Orueta Gaytán de Ayala jaunak Olloki eta Artetako udalerrietan sustatua, administrazioaren kabuz berrikusteko prozedurari hasiera ematea, arau subsidiarioen aldaketan ilegalitateak daudelako.
Hirugarrena._Beraz, Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Arletan eta Ollokiko zati batean egin beharrekoa, behin betikoz onesteko presuntziozko egintza erabat deuseza da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 62.f) artikuluan ezartzen denez, ordenamendu juridikoaren aurkako presuntziozko egintza bat delako, ahalmen edo eskubideak eskuratzeko bide ematen duena horretarako funtsezko betekizunik izan gabe.
Aurreko guztiagatik bidezkoa da hasiera ematea administrazioaren kabuz berrikusteko prozedurari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 53. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 102.1 artikuluan ezarritakoari, Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Arletan eta Ollokiko zati batean egin beharrekoa, behin betikoz onesteko presuntziozko egintza ordenamendu juridikoaren kontrakoa baita.
Hori horrela, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 53.1. artikuluak emaniko ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Hasiera ematea administrazioaren kabuz berrikusteko prozedurari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 53. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 102.1 artikuluan ezarritakoari, Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa, José Orueta Gaytán de Ayala jaunak Ollokiko eta Arletako udalerrietan sustatua, behin betikoz onesteko presuntziozko egintza deuseza dela deklaratzeko.
2. Hogei eguneko entzunaldia eta jendaurreko epea irekitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, edozein pertsona fisikok edo juridikok espedientea azter dezan Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, Armada etorbidea, 2 (Idazkaritza Teknikoa), eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.
3. Foru Agindu hau Esteribarko Udalari eta José Orueta Gaytán de Ayala jaunari igortzea, eta adierazitea Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela Nafarroako Gobernuan, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 26an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
Iragarkiaren kodea: F0603198