29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

331/2006 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingoaren Iruñeko Belosogoitiko instalazioetako berritze lanak kontratatzeko espedientea eta 181.319,39 euroko gastua, BEZa barne, onesten dituena.

Barne zuzendari nagusiak, 2006ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez, Foruzaingoaren Iruñeko Belosogoitiko instalazioetako berritze lanak kontratatzeko lizitaziorako dei egin du, baldintza hauei jarraituz:

_Xedea: Berritze lanak Foruzaingoaren Iruñeko Belosogoitiko instalazioetan.

_Adjudikatzeko modua eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa irekia eta izapidaketa arrunta.

_Aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua 181.319,39 euro (BEZa barne).

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko apirilaren 3ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan jasotzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintza ekonomikoak irekitzeko toki-egunak: eskaintzak 2006ko apirilaren 19ko 12:00etan irekiko dira, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina, Iruña) eginen den jendaurreko ekitaldi batean.

_Klausula administratibo eta teknikoen agiriak interesatuen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean.

Iruñean, 2006ko otsailaren 27an._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0603559