29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Angel María Alduán Chivite jauna Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko Biltegi Zentroaren Ataleko Erietxeentzako Laguntza Informatikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

Lehena._Angel María Alduán Chivite, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko Biltegi Zentroaren Atalari atxikitako Erietxeentzako Laguntza Informatikoaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

Bigarrena._Foru agindu hau interesatuari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendariari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari igortzea.

Hirugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko otsailaren 15ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0603274