27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

117/2006 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Tuterako ikastetxeetan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia onesten duena, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako ikasleentzat.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2006ko udan ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzako gehienez 924 ikastoki eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako ikasleen komunikaziorako gaitasun maila, atzerriko hizkuntzari dagokionez, hobetzea, eta, era berean, haien prestakuntza integrala sendotzea, hizkuntza-mugak gaindituz, eta hizkuntzen alde funtzionala sustatzea.

Matrikula portzentajeen irizpideei jarraikiz, ikaspostuen 100eko 63 ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen da, eta 100eko 37 ikastetxe itunduetakoentzat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2006ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko deialdia onestea. Gehienez 924 ikastoki eskaintzen dira.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak bidaltzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari eta Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko otsailaren 9an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

DEIALDIA, LEHEN HEZKUNTZAKO 3., 4. ETA 5. MAILETAKO IKASLEEK INGELESEAN MURGILTZEKO EGUNEKO IKASTAROAK EGITEKO

1._Ikastaroen xedea eta helburua.

Hezkuntza Departamentuak dealdia egin du Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek 2006ko udan ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. Gehienez 924 ikastoki eskaintzen dira.

Ikastaroen helburua ingelesa ikasi eta erabiltzea da, eta, hortaz, ikastaroak hizkuntza horretan emanen dira bakarrik. Jarduera akademikoaz gainera, jarduera ludikoak ere eginen dira, kirolak eta aisiakoak.

2._Ikastaroen deskribapena.

2.1. Ikastaroak Iruñean eta Tuteran eginen dira.

2.2. Ikastaroak 5 egunekoak izanen dira (astelehenetik ostiralera, 9:30etik a 17:00etara) eta 84 ikasleko taldeetan emanen dira. Eskola jardueretarako, ikasleak hizkuntza mailaren arabera banatuko dira 12 ikasleko taldeetan.

2.3. Jardueren deskribapena.

_Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

_Teknologia berriak erabiltzea atzerriko hizkuntzak ikasteko.

_Eskolakoak ez diren jarduerak (tailerrak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

_Kirol eta aire zabaleko jarduerak.

3._Egunak eta ikaspostuen banaketa.

3.1. Tutera: gehienez 252 ikasle, 84na ikasleko hiru taldetan banatuak, aste bakoitzean:

_1. astea: uztailaren 3tik 7ra: Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5 mailak.

_2. astea: uztailaren 10etik 14ra: Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5 mailak.

_3. astea: uztailaren 17tik 21era: Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5 mailak.

Aste bakoitzeko 84 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

.28 toki Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

_19 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

_9 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

.28 toki Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

_19 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

_9 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

.28 toki Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, eta horietatik:

_19 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

_9 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

3.2. Iruña: gehienez 672 ikasle, 84na ikasleko zortzi taldetan banatuak, aste bakoitzean:

Lehen Hezkuntzako 3. mailako 3 talde:

_1. astea: Ekainaren 26tik 30era.

_4. astea: uztailaren 31tik abuztuaren 4ra.

_7. astea: abuztuaren 21etik 25era.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako 3 talde:

_2. astea: uztailaren 17tik 21era.

_5. astea: abuztuaren 7tik 11ra.

_8. astea: Abuztuaren 28tik irailaren 1era.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako 2 talde:

_3. astea: uztailaren 24tik 28ra.

_6. astea: abuztuaren 14tik 18ra.

Aste bakoitzeko 84 ikastokien banaketa honako hau izanen da:

_54 toki ikastetxe publikoetako ikasleentzat izanen dira.

_30 toki ikastetxe pribatu itunduetako ikasleentzat.

Uztailaren 3tik 7ra bitarteko astean eta uztailaren 10etik 14ra bitartekoan, Iruñeko ikastaroak sanferminek eten eginen dituzte.

Abuztuaren 15a eta 25a, jaiegunak badira ere, eskola egunak izanen dira eta klasea emanen da.

4._Parte hartzeko betebeharrak.

4.1. Laguntza horiek eskuratzeko ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Nafarroan erroldaturik egotea.

_Foru Komunitateko ikastetxe batean 2005-2006 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3. , 4. edo 5. kurtsoan egotea.

4.2. Aurreko urteetako eskabideen kopurua ikusirik, eta ahalik eta ikasle gehienek ikastaroa egin dezaten, lehentasuna emanen zaie 2005eko udan ikastarorik egin ez zuten ikasleei.

5._Agiriak.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskatzeko ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Eskabidea eta guraso-baimena 1. eranskinaren arabera betea.

b) Nafarroako erroldan ageri dela frogatzen duen agiria, jatorrizkoa eta eguneratua.

c) Dagokion ikastetxeko matrikularen jatorrizko agiria.

d) Familia Liburuaren fotokopia.

6._Eskaerak aurkezteko modua eta epeak.

6.1. Eskabideak pertsona bakar batendako izanen dira eta agiriekin batera aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

6.2. Eskabideak aurkezteko epea 25 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7._Ikasleak hautatzea, ikastokiak esleitzeko prozedura eta deialdiari buruzko ebazpena ematea.

7.1. Eskabideak hautatzeko batzorde bat eratu da, honela osatua:

_Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo horren eskumena hartzen duen pertsona.

_Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko bi aholkulari tekniko.

7.2. Ikaspostuak esleitzeko prozedura:

Hezkuntza Departamentuak onartu eta baztertu diren ikasleen behin-behineko zerrendaren berri emanen du bere iragarki oholean, interneteko http://www.pnte.cfnavarra.es helbidean eta Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoko telefonoan. Baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak azaldu eta hurrengo zozketan parte hartzeko zenbaki bat esleituko zaie zozketa bidez; gainera, 2005eko udan ikastaroa egin baldin bazuten, hori ere aipatuko da.

Eskatzaileeek hamar egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean paratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioen gaineko ebazpena eman ondoren, jendaurreko ekitaldian, zenbaki bat aterako da zozketaz, horretatik abiatuta eta goranzko hurrenkeran ikaspostuak esleitzeko, deialdi honetako 3. eta 4.2 puntuetan ezarritakoari jarraikiz.

7.3. Hezkuntza Departamentuak onartuak izan direla, esleitutako astea zein den azalduta, edo erreserban geldituko direla jakinaraziko die eskatzaile guztiei, idatziz. Ez da data aldaketarik onartuko.

7.4. Ikastaroetara onartutako ikasleek 120 euro ordaindu beharko dute Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (Compañía, 6, behea 31001 Iruña), hori baita ikastaroak emateko arduraduna. Prezio horretan bazkaria sartuta dago.

7.5. Ikastaroari uko eginez gero, horren berri emanen da, idatziz, 5 eguneko epean, jakinarazpen ofiziala jasotzen denetik hasita. Idazkia hautapen batzordeburuari zuzenduko zaio eta ohiko postaz (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña), fax bidez (848 426052) nahiz posta elektronikoz (asesmasa@pnte.cfnavarra.es) igorriko da.

7.6. Hezkuntza Departamentuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren bidez emanen du deialdi honi buruzko ebazpena, 7.1 puntuan aipatutako hautapen batzordeak proposaturik.

8._Bestelako xedapenak.

8.1. Onartutako ikasleak hitz eman beharko du Hezkuntza Departamentuaren baldintza eta arau guztiak beteko dituela.

8.2. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

8.3. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo Departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

8.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikastaroaren atarramenduaz txosten negatiboa hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen likastokietarako deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

8.5. 2006ko udarako Hezkuntza Departamentuak antolatutako antzeko beste ikastaro batean onartuak izanez gero, onartutako eskatzaileek horietako bati uko egin beharko diote.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10._Argibideak jaso eta agiriak berreskuratzeko tokiak.

Deialdi honen inguruko argibideak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren http://www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratu ahal izanen dira.

Behin betiko zerrendak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean, agiriak berreskuratu ahal izanen dira Hezkuntza Departametuan. Epe horiek iraganik, dokumentazioa suntsitu eginen da.

I. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak. Iruñean eta Tuteran ingelesean murgiltzeko eguneko ikastaroen 2006ko deialdia

Deiturak ........................, Izena

Sexua: f Gizonezkoa f Emakumea

Jaioteguna ............, Telefonoa .........., Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa

Etxeko helbidea ................, Herria ..........., P.K.

Etxean telefonorik izan ezean, beste pertsona batena jarri, harremanetarako. Nahitaezkoa da gero jakinarazpenak jasotzeko.

Ikastetxea ....................................................., Herria

Aurten egiten ari den maila

Hautatutako astea: (bi talde hautatzen ahal dira gehienez. Lehene- tsiari 1 jarri, besteari 2). Ondoren ezin izanen da aldaketarik egin.

Tutera. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailak

f 1. astea: Uztailaren 3tik 7ra.

f 2. astea: Uztailaren 10etik 14ra.

f 3. astea: Uztailaren 17tik 21era.

_Ikaspostuak esleitzeko kontuan hartuko dira zozketan ateratako zenbakia eta aurretik ikastaroa egin izana, eta hurrenkera horren barruan aintzat hartuko dira eskatzaileraren lehentasunak, aste bakoitza osatu arte. Behin betiko esleipena egin ondoren ez da data aldaketarik onartuko.

_Abuztuaren 15a eta 25a, jaiegunak badira ere, eskola egunak izanen dira eta klasea emanen da.

_Uztailaren 3tik 7ra bitarteko astean eta uztailaren 10etik 14ra bitartekoan, Iruñeko ikastaroak sanferminek eten eginen dituzte.

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iruña. Lehen Hezkuntzako 3. maila

f 1. astea: Ekainaren 26tik 30era.

f 4. astea: uztailaren 31tik abuztuaren 4ra.

f 7. astea: abuztuaren 21etik 25era.

Lehen Hezkuntzako 4. maila

f 2. astea: uztailaren 17tik 21era.

f 5. astea: abuztuaren 7tik 11ra.

f 8. astea: abuztuaren 28tik irailaren 1era.

Lehen Hezkuntzako 5. maila

f 3. astea: uztailaren 24tik 28ra.

f 6. astea: abuztuaren 14tik 18ra.

2006ko udan Nafarroan hizkuntz murgilketako eguneko ikastaro batera joateko laguntzen deialdian parte hartu nahi dut eta baldintzak onartzen ditut.

(Eskatzailearen sinadura)

Aitaren, amaren eta tutorearen baimena:

................................. jaun/andreak, .............................., N.A.N. duenak, ................................ ikaslearen aita, ama edo tutorea baita, baimena ematen dio bere seme edo alabari Iruñean/Tuteran (ezabatu behar ez dena) ingelesezko murgiltze ikastaroa egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak diruz lagundua, baita osasun laguntza hartzeko ere, beharrezkoa denean.

............................. .................(e)n, 2006ko ................aren ..........(e)an.

(Aitaren, amaren edo legezko tutorearen sinadura)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0602625