I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA. Intzako Santiago parrokiako erretaula nagusia kontserbatu eta zaharberritzeko zerbitzuaren kontratazioa.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak lizitaziorako deia egin du Intzako Santiago parrokiako erretaula nagusia kontsebatu eta zaharberritzeko zerbitzua kontratatzeko.
_Kontratuaren xedea: Intzako Santiago parrokiako erretaula nagusia kontserbatu eta zaharberritzeko zerbitzua.
_Modalitatea: lehiaketa publikoa. Prozedura murriztua.
_Aurrekontua: 90.000,00 euro, BEZa barne.
_Kontratazio-epea: esleipena egiten denetik bukatu arte, betiere 2006ko abenduaren 1a baino lehen.
_Tramitazio mota eta esleitzeko prozedura eta modua:
a) Tramitazioa: lehiaketa irekia, prozedura murriztua.
b) Prozedura: murriztua.
c) Modua: lehiaketa.
_Bermeak: behin-behinekoa: batere ez. Behin betikoa: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.
_Agiriak eta argibideak jasotzeko lekua:
a) Entitatea: Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atala-Nafarroako Museoa. Santo Domingo karrika, 47, 31001 Iruña.
b) Telefonoa: 848/428859 eta 848/426494, eta faxa: 848/426499.
c) Posta elektronikoko helbidea: mjoverhe@cfnavarra.es.
_Azken eguna: hamalau egun natural parte hartzeko eskabideak aurkezteko, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan behar dute. Aurkezteko tokia: Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko erregistroa (Navarreria, 39, 1. solairua, 31001 Iruña).
_Parte hartzeko eskabideak irekitzeko tokia eta eguna.
Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalean, barreneko egintzan.
Bigarren fasea: gonbidaturiko enpresek 26 egun naturaleko epea izanen dute, gonbidapena igorri eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F0602927