II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
E-4 sektoreko B.B.B.P.B.ko xehetasun azterlana (34. poligonoa, 314. lurzatia). Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 7an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik 34. poligonoko 314. lurzatiaren (Santa María kalea, 4) xehetasun azterlana, Promociones Altafaylla, S.L.k aurkeztua 2005eko abenduaren 20an, erregistroko 4778 sarrera zenbakia duena, haren bitartez fatxada atzeraemateko baimena eskuratu nahi baita, Santa María kalea estua delako lurzati horren aurreko tartean (2,60 m).
Ikurisik Hirigintzako Alorreko zuzendariaren 2006ko urtarrilaren 16ko txostena eta Hirigintzako Batzordearen 2006ko urtarrilaren 24ko irizpena, bai eta Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak gaurko datarekin emandako irizpena ere, erabaki da:
Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea 34. poligonoko 314. lurzatiaren (Santa María kalea, 4) xehetasun azterlana, Promociones Altafaylla, S.L.k aurkeztua, fatxada atzeraemateko baimena eman dakion, Santa María kalea estua baita lurzati horren aurreko tartean (2,60 m).
Bigarrena._Dokumentua jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsan eta iragarki oholean argitaratuta.
Hirugarrena._Erabaki hau jakinaraztea ukitutakoei, Hirigintza Alorrari, Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari eta Idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0602952