27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

1.255. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Villatuertako alkate udalburuak, 2006ko otsailaren 7an, hasiera batez onetsi zuen Hermanos Suberviola Pagola, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1.255 lurzatiko erakinaren lerrokadurak eta bolumenen ordenamendua aldatzeko.

Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, 2006ko otsailaren 8an._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0602582