II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Galar Zendeako Udalak, 2006ko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Comarca 2 industrialdeko 8.2. lurzatiaren xehetasun azterlana, Galar Zendeako Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Getze-Galarren, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0602497