27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Gorraizko C-6 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsirik

Inmovest Planeamientos Urbanísticos, S.L.k xehetasun azterlana aurkeztu zuen udal erregistroan 2005eko urriaren 25ean, etxebizitza kolektiboetarako 4 bloke eraiki ahal izateko. Aipatu xehetasun azterlanak egungo xehetasun azterlana aldatzen du _Castillo de Gorraiz, S.A.k bere garaian sustatua_, Gorraizko plan partzialeko C-6 unitateko C.6.17tik C.6.40ra bitarteko lurzatietan zehaztutakoari dagokionez.

Inmovest Planeamientos Urbanísticos, S.L.k aurkeztutako xehetasun azterlanaren aldaketa hasiera batez onetsi ondoren _hasiera batez onesteko legezko epea bukatu baitzen_, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko ondorioetarako.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko otsailaren 1ean._Alkate udalburua, José A. Andía García De Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0602478