II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Laguntzeko Baliabideak Kudeatzeko Elkartea: ZNO-1/U.I.XII. eremuko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2006ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:
PLE 06-OTS-02 (3/CU).
XII. unitate integratuko (Ermitagaña Mendebaldea) ZNO-1 eremuko xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 8an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2005eko abenduaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:
1. Behin betikoz onestea XII. unitate integratuko (Ermitagaña Mendebaldea) ZNO-1 eremuko xehetasun azterlana, unitate horretan aurreikusitako eraikinak, laguntzako ekipamenduetarako izanen denak, eraikuntza aldetik izanen dituen ezaugarriak definitu beharrez; Juan José Ruiz del Pozo jaunak aurkeztu zuen tramitera, Laguntzeko Baliabideak Kudeatzeko Elkartea ordezkatuz.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.
TESTU ARAU EMAILEA
2. Xehetasun azterlanak definituriko baldintzak:
2.1. Okupazioa.
Iruñeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 79. artikuluak arautzen du lurzatiaren gehieneko okupazioa:
_Ekipamendu mota: erabilera anitzak, kulturakoak, osasun arlokoak, administratiboak eta erlijiozkoak. Okupazioa: % 100.
_Ekipamendu mota: hezkuntzako ekipamenduak. Okupazioa: % 60.
_Ekipamendu mota: laguntzakoa eta espazio librea. Okupazioa: % 50.
_Ekipamendu mota: laguntzakoak, trinkoak. Okupazioa: % 100.
_Ekipamendu mota: kirol ekipamenduak, 25.000 m² baino txikiagoak. Okupazioa: % 40.
_Ekipamendu mota: kirol ekipamenduak, 25.000 m² baino handiagoak. Okupazioa: lehendabiziko 25.000 m²-en % 40, eta gainerakoen % 25.
Laguntzako ekipamendu trinkorako erabili nahi da eta, hortaz, okupazio baimendua lurzatiaren % 100ekoa da.
2.2. Lerrokadurak.
Udal Planeko agirietan ezarritakoaren arabera, Nafarroako etorbidera ematen duen frontea izanen da azterlanaren xedea den lurzatiko eraikuntzaren nahitaezko lerrokadura.
Xehetasun azterlanak ezartzen du eraikinaren banakera gehienekoa izanen dela lurzatiaren gainerakoan, eraikinerako nahitaezko banakerarik ezarri gabe, ezta atzeraemangune komunik ere.
2.3. Sestrak.
Mugaturiko hiri espazio bat denez, egungo espaloiaren sestrek zehazten dituzte kanpoko sestrak. Beheko solairuko gehieneko altuera espaloiaren sestratik gora metro batera egonen da, eraikinaren fronteko erdigunetik forjatuaren behe alderaino neurtuta.
Erreferentziako kota (+0.00) +0,34 izanen da. Hortaz, beheko solairuko gehieneko sestra + 1,34 izanen da, forjatuaren behe alderaino neurtuta, eginen den eraikineko beheko solairuan nolabaiteko pribatutasuna izan ahalko delarik.
2.4. Garaierak.
Udal Planean ezarritakoaren arabera, ekipamenduetarako goialdearen garaiera da B+2 < metro, estalkiaren egitura hasten den punturaino neurtuta. Horrenbestez, estalkiaren egitura hasten den puntuaren gehieneko garaiera izanen da < 12 metro, lurzatiaren mendebaldeko erpinetik neurtuta.
Honako instalazioak baizik ez dira onartuko eraikinaren garaieraren gainetik: trastelekuak, eskaileretako edo igogailuko dorreak, aire girotua, tximiniak eta fabrikazko karelak (1,50 metroko garaierakoak gehienez ere); eraikuntza horien gehieneko garaiera ez da izaten ahal eraikinaren gehieneko garaiera baino 3 metrotik goragokoa.
2.5. Bolumenak.
Xehetasun azterlanak ezarritako bolumenak zehazteko, 12 metroko garaiera finkatuko da egitura hasten den punturaino, eraikinaren fronteko erdigunean neurturik lurzatiaren perimetro osoan. Okupazioa zehazteko, Udal Planeko 79. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, ekipamendua zertarako erabiltzen den begiratuta.
Iruñean, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0602456