II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LODOSA
EDIKTUA
Alkatetzaren 18/2006 Dekretua, otsailaren 10ekoa. Alkatea: Jesús María García Antón jauna.
Lodosako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen U.E.3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeko estatutuak eta jarduketa oinarriak. Eskatzaileak: María Pilar Hernández Zorzano andrea, Construcciones Gorricho, S. L., eta Francisco Javier Aguirre Rojas jauna. Behin betiko onespena.
Espedientea eta agiriak hasiera batez onetsi ziren Alkatetzaren urtarrilaren 9ko 4/2006 Dekretuaren bidez, eta jendaurrean jarri ziren arauzko epean, hau da, hogei egun balioduneko epean (iragarkia argitaratuz bai Udalaren iragarki oholean, bai Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere); orobat, ebazpenean aipatzen denari jarraikiz, onespena jakinarazi zitzaien eskatzaileei, 38. lurzatiko parte bateko, 31. lurzatiko eta 35. lurzatiko parte bateko titularrei, eta 38, 35, 30 eta 36. lurzatietako gainerako titular ukituei (katastroko 3. poligonokoak baitira lurzati guztiak), eta aipatu epean ez da alegazio bakar bat ere aurkeztu.
Aipatu zehaztapenekin eta izapidatzen ari den agirian zehaztutako gainerakoekin bat; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluak xehetasuna azterlanei buruzko 76 eta 74. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz, mamiari dagokionez, eta prozedurari begira, berriz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzaren esku uzten baitu planeamendu orokorreko hirigintza kudeatzeko bitarteko hauen behin betiko onespena.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 2/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskurantzei jarraikiz.
Dekretatu dut:
1. Behin betikoz onestea "Agiriak, oinarrien eta estatutuen tramitazioa, Lodosako Arau Subsidiarioen U.E.3 exekuzio unitatean" izeneko espedientea, María Pilar Hernández Zorzano andreak (15.837.257-D), Construcciones Gorricho, S.L.k (B/31-114853), eta Francisco Javier Aguirre Rojas jaunak (72.760.316-T) sustatua, exekuzio unitateko azalera osoaren % 50 baino gehiagoren jabeak izanik, unitatearen garapen urbanistikoa gauzatu nahi dutelako aipatu estatutuak eta jarduketa oinarriak tramitatu eta onesteko eskatu baitute (sarrera erregistroa: 3478, 2005eko abenduaren 26koa); hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 161. artikuluak 76 eta 74. artikuluei buruz (xehetasun azterlanen gainekoak baitira) xedatzen duenari jarraikiz.
2. Lodosako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen U.E.3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeko estatutuen eta jarduketa oinarrien behin betiko onespenari buruzko ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta agiri teknikoen ale bat eta tramitazio ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinarazte
3. Behin betiko onespena banan-banan jakinaraztea ukituriko jabe guztiei, erran nahi baita, katastroko 3. poligonoko 30, 31, 35, 36 eta 38. lurzatietako titularrei, ohartaraziz ezen hiru hilabeteko epea izan dutela, gehienez ere, Konpentsazio Batzordea eratzeko eskritura publikoaren bidez.
4. Eratzen den unetik aurrera, Konpentsazio Batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu; Jesús María García Antón Batzorde horretako organo artezkariko kidea izanen da, Administrazioaren ordezkari.
5. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:
1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).
Lodosan, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: L0602447