I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
340/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Urologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 21eko 1685/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Urologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko azaroaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 138. zenbakian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, urtarrilaren 18ko 124/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Urologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:
_Txanda irekia
Onartuak:
MONTESINO SEMPER, MANUEL
PASCUAL PIEDROLA, IGNACIO
SANTIAGO GONZALEZ DE GARIBAY, ANDRES
2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Epaimahaiburua: María Jesús Calvo Guitiáin andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.
Ordezko mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.
Batzordekidea: J. Carballino Rodríguez jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Ordezko mahaikidea: M. Sánchez Chapago jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Mahaikidea: Alfredo Ipiens Aznar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko du.
Mahaikidea: Saturnino Napal Lecumberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Alfredo Solchaga Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.
3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko martxoaren 20an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
5. 5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0603125