27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Sanduzelaiko VI-UO-D unitateko 3.4/4.1 lurzatikoa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 06-OTS-02 (5/CU).

Sanduzelaiko D unitateko 3.4/4.1 lurzatiko xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 8an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2005eko abenduaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Sanduzelaiko "D" unitateko 3.4/4.1 lurzatiko xehetasun azterlana, eraikinaren beheko solairuetako atarien lerrokadura handitzeko, Runa Arquitectos S.L.k, Vinsa ordezkatuz, tramitatzeko aurkeztua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

TESTU ARAU EMAILEA

3. Proposaturiko antolamendu berria.

Atariak behar bezala eraiki ahal izateko, egungo araudiak eskatzen dituen zerbitzu gela guztiak eginez, eta irizpidea izanik plaza berria eta Sanduzelaiko Etorbidea lotuko dituen pasabide estaliak zabala behar duela izan, lerrokadura berriak proposatzen ditugu proiektaturiko hiru atarietarako; hona hemen ezaugarriak:

_Atari bakoitzaren azalera 55 m²-koa baino txikiagoa izanen da.

_5,00 m-ko tartea egonen da fatxadaren lerrokaduratik plazara, ataripearen zabalera aldatu gabe.

_Fatxadak Sanduzelaiko etorbidearekin bat lerrokatuko dira, bertako horma-ataletik 6 cm atzeraemanez, beheko solairuko gainerako eraikinen modura.

VI-UO.D unitateko plan bereziko 7. planoa (Sanduzelai) aldatu da, baita urbanizazio proiektuko VI-UO.D unitateko Araudi Estetikoaren 4.1.3 artikulua ere, egun indarra duen gainerako araudia bere horretan utziz. Honela gelditu da 4.1.3 artikuluko 3. idatz-zatia:

Pasabide azpian gehienez ere hiru atari eginen da, eta atari bakoitzaren azalera 55 m²-koa baino txikiagoa izanen da. Honelako tarteak gorde beharko dira:

_5,00 m, fatxadaren lerrokaduratik plazara.

_6 cm, fatxadako lerrokaduraraino Sanduzelaiko Etorbidearen aldera, hau da, beheko solairuko gainerako lokalen moduan (art. 4.1.6.4).

Ondoko planoak erantsi dira: 2 zenbakikoa, xehetasun azterlan honen "Egungo Araudia", UO.Dko plan bereziaren 7. planoarekin bat datorrena; eta 3 zenbakikoa, "Lerrokadura berriak beheko solairuetan", proposaturiko aldaketak grafiatzen dituena, atarien gehieneko zabalera 3 m-tik <7 m-ra handituz. Azken horretan ikus daiteke nola atarien kokapen berriarekin ataripeko pasabide libreen zabalera hobetu den pasabide esturik utzi gabe inon.

4. Aprobetxamenduen justifikazioa.

Atarien soberako aprobetxamenduak konpensatzeko, ezinbestekoak baitira atariak eraiki ahal izateko, goiko solairuetako etxebizitzen azalera zenbagarria txikitu dugu, terraza hondoratuak sortuz fatxadara irekiak; horrela, goiko solairuetan etxebizitzetarako azalera 967,46 m²e-koa izan beharrean 945,42 m²e-koa izanen da, halako moldez non eraikinak, osotara, ez dituen gaindituko unitateko birzatiketan 3.4/4.1 lurzatiari esleitutako aprobetxamendu unitateak. Ondorioz, honako taula gelditu da:

_Beheko solairuan:

64,00 m² e, merkataritzako erabilerako, X1,6 Au/m² e = 102,40 AU.

273.28 m² e, atari eta arrapaletarako X 1,6 AU/m² e = 437,25 AU.

_Beheko solairua 539,65 AU:

Goiko 6 solairuetan:

945.42 m² e etxebizitzetarako/solairuko X1,0 AU/m². X6 solairu = 5.672,52 AU.

3.4/4.1 lurzatia, osotara: 6.212.17 AU - (<6.212.18 AU).

Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0602429