27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, "El Culebrete" zabortegia ingurumenaren aldetik egokitzeko lanak kontratatzeko

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak lehiaketarako deia egin du "El Culebrete" zabortegia ingurumenaren aldetik egokitzeko lanak kontratatzeko; prozedura irekia izanen da eta tramitazioa, berriz, arrunta.

Lanak egiteko aurrekontua: 3.872.676,33 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: hamabi hilabete.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 1. azpitaldea, C kategoria; C taldea, 7. azpitaldea, E kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mankomunitateko bulegoen erregistroan, Capuchinos kalea, 6-1.a Tutera (Nafarroa), lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hilabeteko egun berdineko 14:00ak arte.

Proiektua eta baldintzen plegua Mankomunitateko bulegoetan daude (948 411894), interesatu guztien eskura.

Tuteran, 2006ko otsailaren 15ean._Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0602886