II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ULTZAMA
Oihan enkantea
Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra._8.499 pagoz osatua, 326 m³ zur eta 2.227,83 m³ egur egiten dutenak. Balorazioa: 32.037,81 euro (BEZaren % 8 barne).
Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ultzamako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte; azken eguna baliogabea edo larunbata izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.
Proposamen ekonomikoak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak.
Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua udal idazkaritzan daude.
Larraintzarren (Ultzama), 2005eko otsailaren 17an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..................; herria: ...............; helbidea: ................; telefonoa: ....................; N.A.N. edo I.F.Z. zenbakia: .........; nire izenean, edo ............... sailkapen agiria duen ....................... enpresa ordezkatuz; .......... espezieko ......... zuhaitzek osatutako lotearen salmentaren berri izanik, eta Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintza teknikoen pleguari eta Ultzamako Udalak onetsitako baldintza ekonomiko-administratiboen pleguari jarraituz, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzen dut, ............... (letraz eta zenbakiz) ............ euroren truke, eta aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.
(Tokia, eguna eta izenpea)
Iragarkiaren kodea: L0603140