27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZANGOZAKO UDALAREN ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

Laguntza kontratua

Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Zangozako Udalaren Zahar Etxerako jantokiko zerbitzua emateko laguntza teknikoa.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 105.000 euro/urtea, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: kontrata aurrekontuaren ehuneko 2.

Kontratuaren iraupena: urtebete, eta gehienez ere 6 urtez luza daiteke, lehenbizikoa barne.

Proposamenen aurkezpena: Udaleko erregistro orokorrean, 27 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguetan zehazten dira.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: udal bulegoetan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude udal bulegoetan (Zangoza, Kale Nagusia, 31). 012 Infolocal Zangoza telefonora deituz ere eskura daitezke.

Zangozan, 2006ko otsailaren 15ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0602922