II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
O L A Z T I
Lizitazioaren iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Olaztiko Udalak ondoko ezaugarriak dituen enkanterako deia egitea erabaki zuen, data honetako Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez:
Kontratuaren xedea: Olaztiko Sarasate plaza urbanizatzeko obrak egitea.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, enkantea.
Kontratazioaren aurrekontua: ehun eta berrogeita bat mila laurehun eta laurogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (141.495,37 euro).
Enpresaren sailkapena: C taldea, 6. azpitaldea, b) kategoria.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Udalean, Gartzia Ximenez plazan, z.g., Olaztin.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2, hau da, 2.829,90 euro.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Udalaren egoitzan irekiko dira, 13:00etan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Olaztin, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.
Iragarkiaren kodea: L0603141