II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LEITZA
Oihan enkantea
Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoan salgai jartzen ditu hurrengo oihan aprobetxamenduak:
_Lehenengo lotea, Ibarlako alderdian, 895 alertze japoniar, 535,62 metro kubiko zur egiten dutenak. Lizitazio prezioa: 15.532,98 euro, gehi BEZa.
_Bigarren lotea, Koskaingo alderdian, 4.044 larizio pinu eta douglas izei, 991,63 metro kubiko egur egiten dutenak.
Lizitazio prezioa: 5.454,13 euro gehi BEZa.
_Hirugarren lotea, Lerinarteko alderdian, 4.183 larizio pinu, 848,41 metro kubiko egur egiten dutenak.
Lizitazio prezioa: 4.666,25 euro gehi BEZa.
Baldintza pleguak Leitzako udal idazkaritzan eskuratzen ahal dira.
Proposamenak aurkezteko epea eta lekua: Leitzako udal idazkaritzan hamabost eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, eguerdiko ordubata baino lehen.
Proposamenak irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu batean Leitzako Udaletxean izanen da.
Leitzan, 2006ko otsailaren 20an. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.
Iragarkiaren kodea: L0603137