27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

JAURRIETA

Obra lehiaketa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Jaurrietako Udalak, 2006ko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Jaurrietan (Nafarroa) NA-140 errepidea egokitu eta hobetzeko" obrak adjudikatzea, proiektuari eta bere separatari jarraituz.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 2.293.691,76 euro.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, e kategoria; E taldea, 5. azpitaldea, e kategoria; G taldea, 6. azpitaldea, e kategoria.

Proiektua eta baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal idazkaritzan eta Iruñeko Rubio paper-dendan (Francisco Bergamín, 10, 948-237704 telefonoa).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2 (45.873,83 euro).

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, epearen azken eguneko eguerdiko hirurak baino lehen.

Proposamenak postaz ere bidali ahalko dira eta horretarako, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin zuen egiaztatu beharko du behar den gordekinaren bidez. Orobat eta epearen barnean, proposamena bidali duela egiaztatu beharko dio kontratazio organoari, fax (948890663), telex edo telegrama bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta bost egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakar bat, non beste hiru sartuko baitira: 1 zenbakidun gutunazala, "Administazio agiriak", administrazio klausulen pleguan zehaztutako agiriekin; 2 zenbakidun gutunazala, "Agiri teknikoak", eta 3 zenbakidun gutunazala, "Proposamen ekonomikoa"; administrazio klausula partikularren pleguan emandako ereduari lotuko zaio azken hori.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Jaurrietako Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan. Epearen azken eguna larunbata bada, hurrengo lehenengo astelehenean irekiko dira, eguerdiko ordu bietan, eta jaieguna bada, hurrengo lehenengo egun baliodunean.

Jaurrietan, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0602925