II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
CASTEJON
Lizitazio iragarkia, aseguruak kontratatzeko
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Castejongo Udalak, 2005eko abenduaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lehiaketa publikorako deialdia egin zuela. Hona hemen ezaugarriak:
Kontratuaren xedea: aseguru polizak, Castejongo Udalak hitzartu beharrekoak.
Adjudikatzeko prozedura: irekia. Adjudikatzeko modua: lehiaketa. Tramitazio arrunta.
Kontratazioaren aurrekontua:
a) Erantzukizun zibila: 9.700,00 euro.
b) Bizi-aseguru kolektiboa: 3.549,45 euro.
c) Norbanakoaren istripu-asegurua: 9.600,00 euro.
d) Arrisku anitzeko asegurua: 14.400,00 euro.
e) Herriko festetako asegurua: 800 euro egunean.
f) Ibilgailuen asegurua: 4.092,87 euro.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00ak arte.
Proposamenen aurkezpena: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Proposamen eredua: klausula administratibo partikularren pleguan ageri da.
Castejonen, 2006ko otsailaren 17an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0602920