27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LIZARRA

68/2006 Alkatetzaren Dekretua

Deialdia, Lizarrako Udalaren Remontival ikastetxeari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proba teknikoaren eguna.

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2006ko otsailaren 15ean. Hona hemen testua:

"Lizarrako Remontival ikastetxe publikoko eskolazaina izateko lanpostu bat, D mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2005eko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 30ean argitaratutako hartan, 7. oinarrian adierazitakoari jarraituz, Alkatetzak honako ebazpen hau eman du:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea.

Onartuak:

LUCEA IMAS, JOSE FRANCISCO

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: María José Fernández Aguerri, Lizarrako Udaleko alkatea.

Mahaikidea: Tomás Suescun Ugarte, Lizarrako Udaleko langileen ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: Lizarrako Udaleko idazkaria; horren ordezkoa, Langileri Bulegoko ofiziala.

3. Onartuei jakinaraztea proba teknikoa 2006ko martxoaren 16an eginen dela, ostegunez, goizeko bederatzi eta erdietatik aurrera, Lizarrako Eskola Lantegian.

4. Argitara bedi ebazpen hau Udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, deialdiko oinarriek xedatutako ondorioetarako.

Lizarran, 2006ko otsailaren 15ean._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0602757