II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARANTZA
2006ko udal zergen karga-tasak onestea
Udalak, 2005eko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia hartu zuen:
1. Hirilurren kontribuzioari % 0,3562 karga-tasa ezartzea, eta landalurren kontribuzioari, berriz, % 0,5876koa.
2. Uraren kontsumoaren tasa aztertzea eta kontadoreen azterketaren arabera aldatzea edo mantentzea.
3. Gainerako tasak bere horretan mantentzea.
4. Karga-tasa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
5. Erreklamaziorik, kexarik edota oharrik egiten ez bada, aipatu epea pasatu ondotik, aipatu tasak eta prezio publikoak behin betikoz onetsi direla ulertuko da.
Arantzan, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.
Iragarkiaren kodea: L0602576