I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Epea jartzeko ediktua.
Gaitu berrien artean Nafarroako toki entitateetako B) taldeko kontu-hartzaile izateko deialdia onesteko Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 515/2005 Foru Aginduaren kontra, Nafarroako Foru Araubidea gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean xedaturikoarekin bat (2006ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 16koa), gora jotzeko errekurtsoa jarri du Ignacio Revilla Pascual jaunak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Hori dela-eta, haren berri ematen zaie interesatu guztiei iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztuta (Arrieta kalea, 12, Iruña).
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Arrieta kalea, 12, hirugarren oina, Iruña).
Iruñean, 2006ko otsailaren 21ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0603167