21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZANGOZA

Bake-epaile titularra eta ordezkoa hartzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake-epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 araudiaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedaturikoa betez, bake-epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Izena emateko, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta biharamunetik hasita. Epe horren barruan, pertsona interesatuek udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak. Eskabide horietan, Araudian aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak betetzen direla aipatzeaz gain, titulazio akademikoaren inguruko espediente pertsonala, lan-esperientzia eta merezimenduak erantsi beharko dira.

Zangozan, 2006ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0601711