21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Ibañeta mendia eta Mendaur mendia kaleetan igogailuak ezartzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-URT-24 (4/UV).

"Ikusirik María Jesús Iragui Hualde andreak, Ibañeta mendia kaleko 1 zenbakiko etxejabeen elkartearen izenean, tramitera aurkeztutako agiria, eta espedientean jasotako txosten teknikoari jarraituz, erabaki da:

1._Hasiera batez onestea Ibañeta mendia kaleko 1 zenbakian igogailuak jartzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea".

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0601823