21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Pio XII.aren etorbideko 1 zenbakian (Singular eraikina) igogailuak paratzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-URT-24 (3/UV).

"Ikusirik Raúl Roncal Ventura jaunak, Pio XII.aren etorbideko 1 zenbakiko etxejabeen elkartearen izenean, tramitera aurkeztutako agiria, eta espedientean jasotako txosten teknikoari jarraituz, erabaki da:

1._Hasiera batez onestea Pio XII.aren etorbideko 1 zenbakian (Singular eraikina) igogailuak paratzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

3._Behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileek onesten den xehetasun azterlanaren testu bateginaren lau ale, ikus-onetsiak, aurkeztu beharko dituzte."

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0601825