21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

226/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fermín Sáez Erro Ebaluazio eta Hedapen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, beste departamentu bateko langile bat izendatuz gero, departamentu haren adostasuna beharko da. Espedientean adierazia da adostasuna.

Adierazi denarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Fermín Sáez Erro, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ebaluazio eta Hedapen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

3. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea. Aditzera ematen zaio hamar egun naturaleko epean jabetu beharko duela karguaz, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0601850