II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Uharteko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 443. lurzatiaren xehetasun azterlana, Olatz Txipi kaleko 3 zenbakiari dagokiona, José Antonio Igoa jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Uharten, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.
Iragarkiaren kodea: L0601840