21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Alkatearen 2006ko urtarrilaren 25eko 19/2006 ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi da Urdaizko hiriguneko 434 eta 435. lurzatiak birzatitzeko proiektua.

2005eko abenduaren 1ean hasiera batez onetsi ondotik, espedientea jendaurrera atera zen, 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 23an, iragarkia argitaratuz. Hala egon zen denboran ez zen alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 149. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebatzi da:

_Behin betiko onestea Urdaizko hiriguneko 434 eta 435. lurzatiak birzatitzeko proiektua, Gesdirecta Gestión Inmobiliaria, S.L.k sustatua.

_Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitara dadila agintzea.

_Erabaki hau eta onetsitako birzatiketa proiektuaren ale bat igortzea Agoizko Jabetza Erregistrora.

Esteribarren, 2006ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0601826