II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
DEIKAZTELU
Behin betikoz onetsirik Deikazteluko 153. lurzatiaren aldaketa puntuala
Udalak, 2006ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen bertzeak bertze:
"Kontuan harturik inork ez duela alegaziorik aurkeztu Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko espedientea jendaurrean egoteko epean, Teresa Sagasti Lacallek eta Mohammed Jeddik sustatu baitute katastroko 1. poligonoko 153. lurzatian, Las Torres karrikako 26an. Ikusirik Idazkaritzaren txosten juridikoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena egintzat jotzen duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen babespean. Horrenbertzez, aho batez erabaki da:
1. Behin betikoz onestea Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko espedientea, Teresa Sagasti Lacallek eta Mohammed Jeddik sustatu baitute katastroko 1. poligonoko 153. lurzatian, Las Torres karrikako 26an.
2. Agintzea Planeamenduaren Erregistrora igortzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 81. artikuluan publizitateaz eta berri emateaz den bezainbatean aipatzen dituen ondorioak izan ditzan.
3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea aldaketa puntualaren behin betiko onespena eta edukia, ondotik zehazten baita.
"Eraikuntzaren garaieraren eta lerrokaduren aldaketa". Gisa hartara, eraikuntzaren garaiera BS+1 izanen da (gehi estalkiartea, kontatzen ez dena eraikigarritasunari dagokionez) Las Torres karrika aldera, eta BS+estalkiartea, Nievasko Andre Mariaren ermitako bidearen aldera".
Deikaztelun, 2006ko urtarrilaren 27an._Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.
Iragarkiaren kodea: L0601741