21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Castejongo Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik kamioiendako saihesbidea urbanizatzeko proiektua, U.E.1.10 exekuzio unitateak eta S.G.1.2. sistema orokorrak osatua, osoko bilkurak 2005eko azaroaren 18an onetsi baitzuen hasiera batez.

Ikusirik ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean,

Ondoko hau erabaki da:

Lehenbizikoa: behin betiko onestea "Kamioiendako saihesbidea urbanizatzeko proiektua, U.E.1.10. exekuzio unitateak eta S.G.1.2. sistema orokorrak osatua" izeneko dokumentua.

Bigarrena: behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dadin.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Castejonen, 2006ko otsailaren 1ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0601839