21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako 4. sektoreko U.A.-4.2 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, bertan zirenak bat etorrita erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko U.A.-4.2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektuaren espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0601760