21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako udal planeko aldaketa, etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriko 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatiak birsailkatu eta birkalifikatzeko, Granja Villanueva, S.A.k sustatua

Artaxoako Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta bertaratukoen erabateko adostasunez, erabaki zuen berriz ere jendaurreko epea zabaltzea Artaxoako Udal Plana aldatzeko espedienteari behin-behineko onespena eman baino lehen. Aldaketa horren bidez 7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatiak birsailkatu eta birkalifikatu nahi dira (etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarria), izan ere aipatu antolamenduak goitik behera aldarazten du hasiera batez onetsitako planaren baterako egitura organikoa. Espedientea Luis Tena eta Javier Zulategui jaun arkitektoek gorpuztu dute eta Granja Villanueva, S.A.k sustatu.

Aipatu epean espedientea udal bulegoetan egonen da ikusgai, eta interesatuek eskura izanen dute, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexe edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006eko urtarrilaren 30ean_Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0601763