21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DEIERRI

Aurrekontuko bederatzigarren aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

GASTUAK:

Kreditu berezia sortzea, 98.128,45 eurokoa.

DIRUSARRERAK:

Aitortutako dirulaguntzak: 4.574,21 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 93.554,24 euro.

Aritzalan, 2005eko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0601821