21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra

Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren Alorreko zinegotzi delegatuak hau ematen du aditzera:

Udalak, 2006ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, legeek eskatu gehiengoarekin onetsi zuela 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hala dirusarreretan nola gastuetan, hirurogei milioi hirurogeita hamasei mila berrehun eta laurogeita hamalau euro eta hogeita hamasei zentimo (60.076.294,36 euro) ditu, eta honakook osatzen dute:

Udalaren aurrekontu arrunta, gastuak eta dirusarrerak: 54.877.168,45 euro.

Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta, orekatua: 4.617.025,91 euro.

Castel-Ruiz Kultur Etxearen aurrekontu arrunta, gastuak eta dirusarrerak, guztira: 4.141.100 euro.

Aurrekontu hori jendaurrean dela udal idazkaritzan, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Horretarako epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun baliodunean bukatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko otsailaren 1ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0602158