II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aurrekontuko aldaketak onetsirik
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak 2005era luzatutako 2004ko aurrekontuko zenbait kontusailetan kreditu gehikuntzen bidezko aldaketak egitea onetsi zuen, 2005eko abenduaren 17ko bilkuran, diruzaintzako gerakinaren kontura.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legean ezarritakoarekin bat, espedientea Erronkariko Ibaxaren Batzordearen idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan interesa dutenek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.
Erronkarin, 2005eko abenduaren 21ean._Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.
Iragarkiaren kodea: L0601799