21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Udalaren 2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontua.

Erabaki hori 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 23an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua: Langileen ordainsariak: 2.556.400 euro.

2. kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 2.044.797,22 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 525.646,48 euro.

6. kapitulua: Inbertsio errealak: 2.583.760 euro.

7. kapitulua: Kapital transferentziak: 17.100 euro.

8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 6.000.000 euro.

9. kapitulua: Finantza-pasiboak: 361.000 euro.

Gastuak, guztira: 14.088.703,70 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua: Zuzeneko zergak: 1.305.100 euro.

2. kapitulua: Zeharkako zergak: 9.863.630,70 euro.

3. kapitulua: Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.163.525 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 1.350.815,48 euro.

5. kapitulua: Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 146.650 euro.

7. kapitulua: Kapital transferentziak: 258.381,52 euro.

8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 601 euro.

Dirusarrerak, guztira: 14.088.703,70 euro.

Eguesen, 2006ko urtarrilaren 17an._Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0601836